miércoles, 29 de octubre de 2008

Top 7

Hona hemen, ene aburuz, ikus-entzunezko komunikazio arloko ikasle eta langileentzat interneten dauden zazpi webgunerik baliagarrienak:

1.-Google bilatzailea (www.google.com): bilatzaile honek ia imagina dezakegun guztia topatzeko aukera ematen digu, edozein lan erraztuz. Nik hasiera orri gisa daukat eta bai lanerako eta bai aisialdirako oso baliogarria den webguena dela uste dut, horregatik lehenengo tokia hartzen du.

2.-Youtube (www.youtube.com): bideoteka on-line honi esker bideoak "klik" batekin topa ditzakegu, eta dokumentatzeko edota ideiak hartzeko webgune interesgarritzat jotzen dudanez, bigarren postuan ipini dut.

3.-Mogulus (www.mogulus.com): webgune honek gure telebista kate propioa eratzeko aukera ematen digu, eta, gure alorrean lan egiteko ezagutu beharrekoa da, hau baita, aditu askoren ustez, komunikazio arloaren etorkizuna: edonork, edonon eta edonoiz izango du zerbait jakinarazteko aukera, herritarrak izango dira kazetariak. Berarentzat hirugarren tokia.

4.-Zamzar (www.zamzar.com): honi esker buruhauste nahikotxo ekartzen dizkigun jarduera ikaragarri erraztu egiten da, fitxategien konbertsioarena hain zuzen ere. Erabiltzea ez da batere zaila eta, ordu batean gehien jota, fitxategia zure posta elektronikora bidaltzen dizute. Batzutan hain zaila egiten zaigun lana errazteagatik laugarren postua irabazi du.

5.-Zabaldu.com (www.zabaldu.com): erabiltzileek albisteak hautatzen dituzten sisteman oinarrituta dago. Azken albisteen berri ematen digu, eta euskaraz gainera, lagungarria benetan. Horregatik bosgarren tokian aurki dezakegu.

6.-Erabili.com (www.erabili.com): aukera ugari eskaintzen dizkigun webgunea dugu hau, Azpeitiko Euskara Patronatuak sustatua. Bertan, hiztegiak, berriak eta abar topa ditzakegu. Guztiz gomendagarria. Seigarren tokia berarentzat.

7.-3000 hiztegia (http://www1.euskadi.net/hizt_3000/): hiztegi honi esker paperezko "totxo"en orrialdeen artean denbora galtzeari utzi diot, beraz ezin zen top zazpian falta. Erabiltzea oso erraza da eta denbora ugari aurrezten dut berari esker, hau dela eta zazpigarren postua hartzen du.

No hay comentarios: